MUSIKALDIA  2016

MUSIKALDIA 2016

Joan den urtean GUK taldearen kantu zaharrak, molde berri batean biltzen zituen ikusgarri anitza izan zen GUK ta GUK-TARRAK. Basaizeak eta hainbat artistek, Baigorriko Musikaldirako espreski sortua. Sekulako arrakasta bildu zuen !

Halako parioa ez zen aitzinetik irabazia. Alta aurten, musikaldiarendako gogoetak hastean, norbaitek erran zuelarik : « eta zendako ez ginuke berriz entseatuko ? », denek baietz erran ginuen ! Manex Pagolari pentsatu ginuen, omenaldi bat merezi baitu, eta iazko artistek (goi mailako musikari klasikoz osatutako Xare/Hertz orkestra, Aire Ahizpak, Astezkenekoak eta Xendarineko ahizpak) berriz jitea onartu dute ! Halere, aurten bi berri baditugu, Amaia Riouspeyrous eta Erramun Martikorena. Iazkoa maitatu duzue, ala huts egin duzue, berdin du, zatozte !

izaiteko-libre-logoekinTXIKIA

 

Utzi mezu bat