nor gira?

Basaizea aipatzean, kulturari pentsatzen da.

Kulturaldia, edo denboran Kultur Astea deitua zena, 1979 urtean sortu eta orain arte irauten du.

Helburutzat du Baigorriko eskualdean euskarazko ekitaldien eskaintzea forma ezberdinetan: ikusgarri, antzerki, kantaldi, eztabaida, gogoeta… Eskas bati erantzuteko sortua, garaian euskarazko sorkuntzak eta emanaldiak arrunt murritzak baitziren. Gaur egun, eskaintza anitzez aberatsagoa da bainan ez dugu begi bistatik galtzen euskaraz bizi nahi badugu, horrelako ekitaldiak beharrezkoak direla eta oraindik animaleko lana gelditzen dela, euskal kulturak leku oraindik ttipiegia duelako gure lurraldean. Beraz, gure maneran eta gure ahalekin entseatzen gira Euskal Herri barnekaldean kultura biziarazten eta bazterren animatzen.

BASAIZEA-AURKEZPENA
BASAIZEA-AURKEZPENA-3

1.

URTEKO AKTIBITATEAK

  • Nafarroaren egunaz gain, urtean zehar gazteak biltzen dira herriaren bizian parte hartzeko. Hitzordu hauek ez dira hutsetik heldu, Basaizea gogoeta eta animazio elkarte nagusia delako Baigorrin, herrikoia eta irekia, urte osoan zehar ari dena.

2.

MERKAT’IA

  • Hilabeteko lehen ibiakoitz, larunbat, zapatu, nesken egün, saturday… guziz, MERKAT’IA Baigorriko Plazan goizeko 9etatik goiti. Lekuko mozkinak salgai, arroltze ta xingarrezko askariarekin batera! (edo xokolet esnea xingarra maite ez dutenentzat). Ondotik, bazkaria Bixentainian goiza luzatu nahi dutenentzat!

3.

GURE EKITALDIAK

  • Uda Gaua
  • EHko mus txapelketako kanporaketak
  • Izpegiko bizikletaldia irailean
  • Bertso afaria abenduan
BIXENTA